top of page
Zer da?

Arreta Defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmendua (ADHN) nahasmendurik ohikoena da haurren artean. Haur eta gazteen % 5ek pairatzen duela jotzen da; hau da, haur bat edo bi dira, ikasgela bakoitzeko.

Nahasmendu biologikoa da eta jatorri neurologikoa du, garuneko bi neurotrasmisoreren arteko desorekak eraginda: horietako bat noradrenalina da, eta bestea, berriz, dopamina. Biek ere garuneko eremu zehatz batzuk ukitzen dituzte zuzenean, hain zuzen autokontrolaz eta portaera ezegokia inhibitzeaz arduratzen diren eremuak.

ADHNk arazo hauek eragiten ditu haurraren portaeran:

  • Hiperaktibitatea: Adinari dagokiona baino aktibitate maila handiagoa du.

  • Inpultsibotasuna: zailtasunak ditu bere portaerak, emozioak eta pentsamenduak kontrolatzeko.

  • Arreta gabezia: zailtasun handia edo ezintasuna du arreta mantentzeko eta kontzentratzeko.

Diagnosia

Garaiaz egindako diagnosi zehatza lehen pausoa da ADHN nahasmenduaren lehen sintomak arintzeko eta konplikazioei aurrea hartzeko. Ez dago adin idealik profesionalarengana jotzeko: kasuan kasuko ezaugarrien araberakoa izanen da. Hasiera batean, harengana jo behar dugu, baldin eta haur baten eguneroko jardunean arazoak ikusten baditugu, baina haur horren adinarengatik maila pertsonalean, sozialean edo eskola arloan espero izatekoak direnez bestelako arazoak ikusten ditugunean.

ADHNren sintomak lehen hezkuntzan hastearekin batera agertu ohi dira. Izan ere, haurra ez dago ohituta lehen eskolatze urteetan hari eskatzen zaizkion gauzetara:

  • Luzaroan eserita egotea

  • Ordutegi egituratuagoak

  • Etxerako lanak etxean egitea

  • Arreta handia mantentzea edota bere burua kontrolatzea.

Arreta Defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmendua (ADHN) duten haurrak tratatzeko, hainbat diziplinatako programa bat behar da, bai haurraren ezaugarrietara egokitua (hala nola, sexura edo adinera) bai kanpo agenteei egokitua; familia- eta gizarte-ingurunera, adibidez.

Hainbat tratamendu terapeutiko daude ADHNri ekiteko, baina tratamendu konbinatu “multimodalak” ematen ditu emaitzarik onenak. Hau da, gurasoek, irakasleek, sendagileek eta psikologoek terapiaren maila guztietan esku hartu behar dute. Hori kontuan harturik, honelako tratamenduak egiten dira koordinazioan aldi berean:

  • Farmakologikoa

  • Psikologikoa

  • Psikopedagogikoa

  • ADHN edo Arreta Defizitaren eta Hiperaktibitatearen Nahasmendua duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea.

  • Elkarri laguntzeko leku bat izatea topaketa, gogoeta eta prestakuntzarako, ADHN duten seme-alaben familientzat.

  • Jendea sentsibilizatu eta prestatzeko jarduera mota oro sustatzea, herritarrek ADHN zer den jakin eta onartu dezaten, hala gizartean nola hezkuntzan,  osasungintzan,  familietan,  lan arloan,  etab.

  • Gobernu eta Toki Erakundeekin batera, Hezkuntza, Osasun, Lan, Epailetza eta beste arlo batzuetako Erakundeak baliabideak lortu beharrarekin engaiatzea, arlo guztietan laguntza egokia eta koordinatuta erdiesteko, hala gizabanakoentzat nola familientzat.

  • Gure helburuak gure inguruan garatu nahi ditugu, elkar ezagutu dezagun, eta denon artean, laguntza eta babes sare bat ehundu dezagun.

HELBURUAK

ADHN

Gure elkartean ADHN duten Nafarroako Erriberako pertsonak eta senideak gara kide.

NOR GARA?

Tratamendua

bottom of page