Zer egiten dugu?
Informazioa eta orientazioa
Nahasteari buruzko edozein zalantza izan dezaketen pertsona guztientzako programa (pertsona afektatuak, senideak, profesionalak, etab.).
ADHN duten neska-mutilendako jarduerak
- Laguntza psikopedagogikoa, banakakoa (haur, nerabe eta gazteentzat)
- Hiri-kanpaldiak
- Eskola-laguntza
- Gizarte-trebetasunetarako tailerrak
- Kirol-jarduerak
- Xake terapeutikoaren tailerra
Familia berriak hartzea
Elkarteak egiten dituen jardueretan parte hartu nahi duten familientzat, edo ADHNri eta diagnosi-prozesuari buruzko informazioa nahi dutenentzat.
ADHNri buruzko sentsibilizazioa eta prestakuntza
Prestakuntza-saioak ikastetxe eta institutuetan, eskualdeko udaletan, gizarte-sentsibilizazioa, etab.
ADHN dutenen familiendako jarduerak
Programa honek behar diren estrategiak, laguntza eta informazioa eskaini nahi dizkie familiei, egunerokoan sortzen diren arazoak konpontzeko, nahasmendua ulertzeko, eta bizikidetza osasungarria eta pozgarria lortzeko.